Iñigo Garciaren 'Bi txirula' saritu dute Zinemaldia.cat jaialdian

Baleike 2018ko ots. 19a, 08:03

Atzo amaitu zen Zinemaldia.cat zine jaialdia, euskal zinemagintzari buruz Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen jaialdia. Sariak banatzeko unea izan zen, eta sarituen artean Iñigo Garciaren Bi txirula egon da. 

Euskarazko pelikula onenaren Urrezko txapela jaso du Jon Elizalde, Iker Hazas eta Kandido Uranga buru dituen lan onek. Jaialdian emandako beste bi sariak, fikziozko pelikula onenarentzakoa eta dokumental onenarentzakoa, Handia eta Converso lanek irabazi dituzte.

Sail ofizialean zumaiarrek zuzendutako bi lan erakutsi dira. Garciaren Bi txirulaz gain, Eneko Dorronsorok Deixar Anar/Utzi joaten dokumentala erakutsi du.