ARGAZKIAK: Euskadiko arku tiratze txapelketa

baleike 2018ko ots. 18a, 20:10

Egun osoan zehar Euskadiko arku tiratze txapelketa jokatu da gaur Lubaki kiroldegian. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko 85 tiratzaile aritu dira 20 taldetan banatuta.

Lubaki kiroldegiko pista ituz eta geziez josi da gaur. Guztira, 85 tiratzaile izan dira, eta bertaratzeko aukera izan duten ikusleak txunditurik gelditu dira. Izan ere, gezien abiadurak, horrek sortutako soinu sublimeak, eta geziek ituan sartzerakoan sortu duten burranba isilak nekez nahasi ditu kirolariak.

Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik etorritako tiratzaileak izan dira Lubaki kiroldegian Euskadiko txapelaren bila. Txapelketa hartzen duen herrialdea txandakatu egiten da urtero, beraz, herrialde bakoitzak hiru urtean behin antolatzen du Euskadiko txapelketa. Aurten, Gipuzkoari otu zaio txapelketa antolatzea, eta Zumaia izan da herri aukeratua.

Bi arku motarekin egin dira tiraketak: arku olinpikoarekin eta poleadunarekin.

Hauek izan dira maila bakoitzean podiuma osatu dutenak:

  • Arku olinpikoa (emakumezkoak): Lydia Cañete, Mirene Etxeberria eta Maider Garcia. 
  • Arku olinpikoa (gizonezkoak): Alberto Portela, Hilario Hernandez eta Luis Garcia.
  • Poleadun arkua (gizonezkoak): Endika Garcia, Juan Ramon Arbizu eta Carlos Paniagua.
  • Taldekako arku olinpikoa: Abanto Gezaleriak, Diarco eta Azeri.