Helene Alberdik eta Aitor Mimenzak irabazi dute XXXIV. Herri Lasterketa

Baleike 2018ko ots. 17a, 19:52
Helene Alberdi lasterketako azken metroak osatzen. Argazkiak: Gorka Zabaleta

Herri laskerketako proba nagusia irabazten duen lehen emakume zumaiarra da Helene Alberdi. Alberdik 38 minutu behar izan ditu ibilbideko 10,2 kilometroak osatzeko. Maria Zorroza Gernikarrak (38:33) eta Oiana Ortiz tolosarrak (39:59) osatu dute podiuma. Gizonezkoen lasterketa Elorrioko korrikalari Aitor Mimenzak (32:03) irabazi du, Xabat Manzisidor azpeitiarraren (32:31)  eta Raul Gomez lasartearraren (33:41) aurretik. Gizonezko zumaiar azkarrena Andoni Agirre izan da, 35:50eko denborarekin.

Aitor Mimenza helmugara iristen.

 

Bost kilometroko proban, berriz, Juan Jose Beracierto zarauztarra (17:44) eta Esther Eskisabel ordiziarra (21:09) izan dira azkarrenak. Proba motzeko zumaiar azkarrenak Lore Hijar (26:08) eta Jon Alberdi (20:53) izan dira.

Guztira, 450 korrikalaik hartu dute parte aurtengo herri lasterketan, bi distantziak aintzat hartuta.