Zabalik dago Merke Azoka Amaiako plazan

baleike 2018ko ots. 17a, 15:15

Arratsaldeko 19:00ak arte izango da zabalik Merke Azoka, eta bihar ere, 11:00etatik 19:00ak arte egongo da. Bertan Zumaia Elkarteko dendek euren produktuak dituzte salgai, deskontu bereziekin.  

Goizeko 11:00etan zabaldu ditu ateak Merke Azokak, eta 19:00ak bitarte, erosketak egiteko aukera izango da. Azoka berezi hori bihar ere irekita egongo da, goizeko 11:00etatik gaueko 19:00ak arte.

Merke azoka Udalak eta merkatari elkarteak antolatu dute elkarlanean, tokiko merkataritza indartu eta honi bultzada bat emateko xedez.