Eneko Dorronsororen 'Deixar anar'/'Utzi joaten' dokumentala emango da gaur Zinemaldia.cat jaialdian

Baleike 2018ko ots. 16a, 16:36

Centre Cultural Euskal Etxeak antolatuta, Zinemaldia.cat, euskal zinemagintzako Kataluniako jaialdia abian da Bartzelonan igande honetara arte. Bederatzi lanek osatzen dute Sail ofiziala eta horietatik bi zumaiarrek zuzendutakoak dira. 

Handia edota Errementari bezalako lanez gain, zumaiarrek egindako bi lan ere hautatu dituzte Sail ofizialerako: iazko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen Iñigo Garciaren Bi txirula (hilaren 10ean eman zen), eta Eneko Dorronsororen Deixar anar/utzi joaten dokumentala. Azken hau gaur bertan emango da Bartzelonako Cinemes Gironan. Zuzendaria bera izango da saioa aurkezten.

Hemen duzue Eneko Dorronsororen pelikularen sinopsia:

Marga urte luzez dabil bere liburuaren istorioa eskolaz eskola kontatzen. Liburua ireki arte ezin jakin barruan zein magia duen, hala dio. Baina dagoeneko nekatu da. Eta joaten utzi nahi dio. Baina, zergatik dute hainbesteko pisua maite ditugun gauzek?

Nola utzi joaten halako gauza preziatuari? Ez da erantzunik. Soilik haizearen txistu hotsa. Eta une hartantxe basoak besarkatzen nau”.