Kontzertuak izango dira gaur gauean Torreberri Gaztetxean

Baleike 2018ko ots. 16a, 12:33

Beasaingo eta Azpeitiko talde banaren kontzertuak izango dira, gaur gauean, 22:30etik aurrera Torreberri Gaztetxean. 

Azken Sustraiak beasaindarrek, Azal berri bat izeneko diskoa aurkeztuko dute. Baserriko Ollaxkue Labien azpeitiarrek, berriz, punk doinuak ekarriko dituzte Gaztetxera.