Oskarbiren kantaldirako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2018ko ots. 16a, 09:50

Oskarbi taldeak kantaldia emango du datorren ostiralean, hilaren 23an, 22:00etan, Aita Mari aretoan. Udal Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Parte hartzeko epea otsailaren 21eko eguerdia da. 

Zozketa honetan parte hartu nahi duzuen bazkideek formulario hau bete beharko duzue. Kontutan hartu Baleikeko bazkide denaren izenarekin hartu beharko duzuela parte. 

Oskarbi taldea 1966an sortu zen, beraz 51 urte daramatzate kantuan. Hamaika disko eta ehunka kantaldi eman ditu urte hauetan. Ez Dok Amairuren partaide izan ziren lau urtez (1968-1971).

1968ko ekainaren 9an izan zen Oskarbi taldea lehen aldiz Zumaiako Aita Mari Zineman. Zumaiako Lehen Aste Kulturala ospatu zen, Zumaiako Gaztediak antolatuta. Bertan parte hartu zutenak: Oskarbi taldea, Ertizka zortzikotea, Argoitia nebarrebak eta Maite Idirin.

Geroztik gutxienez beste bitan izan zen Oskarbi taldea Zumaian: 1969ko abuztuaren 22an eta 1973ko abenduaren 30ean.

2018ko Oskarbi garai guztietako 12 musikariz osatuta dator Zumaiara. Kantaldiak hiru zati nagusi izango ditu:

  1. Hil berria den Joxanton Artzeren poesiarekin Oskarbik egindako kantuak (Zumaiarako bereziki prestatua)
  2. Oskarbiren betiko kantuak.
  3. Mendira naiz, azken diskoaren aurkezpena.  
Erlazionatuak