Bidasoa inprimategiko langileek greba egin dute gaur ere

Baleike 2018ko ots. 15a, 16:19
Argazkia: Ihintza Elustondo

Arroa Behean dagoen Bidasoa Inprimategi Zentroko langileek elkarretaratzea egin dute gaur ere errotatibaren aurrean. Lan baldintza duinak eskatzen dituzte langileek. Bihar ere greba eguna izango dute, eta, egoerak hobera egin ezean, otsailaren 22tik aurrera greba mugagabea hasiko dute. 

22 langile ditu inprimategi honek eta azken urtean bizitako egoerak eraman ditu greba egitera. Hemen dituzue orain astebete esandakoak.