Voltaiak disko berria aurkeztuko du bihar, Andoainen

Baleike 2018ko ots. 15a, 09:38

Erortzen du izena Voltaiaren disko berriak, beraien ibilbideko hirugarrenak. Bihar aurkeztuko dute diskoa Andoaingo gaztetxean, 22:30ean. Niketz taldeak ere joko du gaur horretan. Hauek Frenetiko diskoa aurkeztuko dute. 

Zumaiako hirukoteak dagoeneko sei kontzertu ditu hitzartuta. Hauek dira:

Otsailak 16 Gaztetxea, Andoain (+ Niketz)
Martxoak 1 Kafe Antzokia, Bilbo (+ Nerabe)
Martxoak 9 Gaztetxea, Zestoa (+Fetitxe)
Martxoak 23 Mogambo, Trintxerpe (+Temps Du Loup + Püpura) 
Martxoak 24 Gaztetxea, Leioa (+Haggish+Zatika)
Apirilak 13 Pagoa, Oiartzun (+ Rodeo+Kaso Mai+..)
Apirilak 20 Txoznak, Lazkao