Udalekuetarako begiraleak eta koordinatzaileak kontratatzeko prozesua zabaldu du Udalak

Baleike 2018ko ots. 15a, 08:30

Uztailan egingo diren udaleku irekietan koordinatzaileak eta begiraleak kontratatzeko prozesua zabaldu du Zumaiako Udalak. Lehiaketa sistemaren bitartez arautuko da deialdi hau.

Udaleku irekien helburua 3-12 urte bitarteko umeentzat gozamen espazio ludikoa eskaintzea da, balio batzuk landuz, hala nola, euskararen sustapena, autonomia pertsonala, berdintasuna eta elkarbizitza, besteak beste. Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ditu Udalak.

Koordinatzaileen kontratuaren iraupena ekainaren 25etik uztailaren 27ra arte izango da, azken hau barne. Begiraleen kasuan, berriz, txanda bakarrean lan eginez gero, kontratuaren iraupena uztailaren 2tik uztailaren 13ra arte (biak barne), edo uztailaren 16tik uztailaren 27ra arte (biak barne) izango da. Bi txanden kasuan, uztailaren 2tik hilaren 27ra arte izango da. 

Lehiaketaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ditu Udalak. 

Hemen dituzue koordinatzaileak kontratatzeko oinarriak:

udalekuak 2018: koordinatzaileak by baleike on Scribd

Hemen begiraleak kontratatzeko oinarriak:

Udalekuak 2018: begiraleak by baleike on Scribd