Euskarak Zumaian izan duen bilakaeraz arituko da Imanol Azkue, gaur, Oxforden

Baleike 2018ko ots. 14a, 12:18

Euskarak azken 50 urte hauetan Zumaian izan duen bilakaeraz, eta gaur egun bizi duen egoeraz arituko da Imanol Azkue Ibarbia, gaur, 18:30etik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. Euskara gara Zumaian izeneko hitzaldi honekin hasiko da aurtengo Euskara, bestela ez gara zikloa. 

Euskal Herriko beste leku gehienetan bezala, Zumaiaren eta euskararen arteko lotura oso-oso aspaldikoa eta estua dela dio hizlariak. Adibide ugari aurki daitezke hori egiaztatzeko: agiri zaharrak, leku izenak, ezizenak, gertaerak... Gainera, Zumaian ere euskarak baditu hainbat berezitasun hitzetan, doinuan, ebakiduran, esaeretan...

Euskal Herrian gertatu bezala, Zumaian ere aurrerapauso nabarmenak eman dira azken 50 urte hauetan euskara biziberritzeko prozesuan, hainbat elkarte, erakunde eta pertsonari esker. Euskararen biziberritzearen historia orokorra nahikoa jasota dagoela dio hizlariak, baina, bere ustetan, badago zer aztertua eta egina tokian tokiko historia eta istorioak jasotzen. Horren guztiaren inguruan arituko da Azkue gaurko hitzaldian. 

Erlazionatuak

Euskara gara Zumaian

Baleike 2018 ots 14 Zumaia