Zesta puntako hiru partida jokatuko dira asteburuan Aitzurin

Baleike 2018ko ots. 13a, 10:04

Larunbatean, Euskal Ligako nagusien mailako bi partida jokatuko dira, eta igandean, aldiz, Gipuzkoako Ligako alebin mailako partida bat.

Asteburu honetan zesta puntako hiru partida jokatuko dira Aitzurin. Lehenengo biak, Euskal Ligako nagusien mailakoak, larunbatean izango dira 17:00etatik aurrera. Hauek dira bi partidak:

  • Markina 2 - Gazteleku
  • Gernika 2 - Gasteiz Jai Alai

Igandean, otsailaren 18an, alebin mailako Gipuzkoako Ligako partida bat izango da Aitzurin. Zumaiak Hondarribia 2ren aurka jokatuko du 11:00etatik aurrera.