Gogoa zegoen

Baleike 2018ko ots. 12a, 18:35

Gogoa, eta, askoren kasuan, beharra ere bai. Ostiralean zabaldu zuten dikea, baina, asteburuan itsaso zakarra zegoela ikusita, une batzuetan itxi egin zuten, arriskuak ekiditeko. Gaur arratsalderako itsasoa bareagoa zegoen eta euriak atsedena ere hartu du. Hori ikusita, makina bat herritar hurreratu dira Parolbidera eta, Talaipeko atea zeharkatuta, barran barrena egin dute. Urte eta erdi honetan egindako lanak ikusteko aukera izan dute. 

Erlazionatuak

"Bazen garaia!"

Baleike 2018 ots 09 Zumaia