baleike.eus

Pentsiodunek kontzentrazioa egin dute udaletxe aurrean

baleike 2018-02-12 14:35   Gizartea

Gaur eguerdian, Espainiako gobernuak finkatutako urteroko %0,25eko pentsioen igoeraren aurka, elkarretaratzea egin dute herriko zenbait pentsiodunek udaletxe aurrean.

Urtarrilaren 15ean egin zuten bezala, gaur eguerdian ere, kontzentrazio txiki bat egin dute herriko zenbait pentsiodunek. Hauen ustez, pentsioen igoera txikia da, hain zuzen, %0,25ekoa, eta horren aurka elkarretaratzea egin dute.

Hurrengo astehenean, otsailaren 19an, beste kontzentrazio bat egingo dute berriro ere udaletxe aurrean, 12:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa