Emakume zaintzaileentzako ikastaroa otsailetik apirilera Brankan

Emakume zaintzaileentzako ikastaroa otsailetik apirilera Brankan

Zaintzaren inguruko ikastaroa eskainiko da otsailetik apirilera bitartean Brankan, eta helburua da zaintzailearen rolaren inguruko hausnarketa egin, besteak zaintzeaz gain nork bere burua zaintzearen garrantziaz mintzatu eta zaintzaile direnen bizi kalitatea hobetzeko gakoak eskaintzea.

Zaindu, geure burua zaintzen izenburuarekin, emakume zaintzaileei zuzendutako ikastaroa antolatu du Zumaiako Udalak Berdintasun Foroarekin elkarlanean. 

Ikastaroa otsaila eta apirila bitartean egingo da Brankan eta doakoa izango da. Guztira bi orduko zortzi saio egingo dira, guztiak gazteleraz eta helburu izango dute zaintzailearen rolaren inguruko hausnarketa egitea, besteak zaintzeaz gain nork bere burua zaintzearen garrantziaz mintzatzea eta zaintzaile diren lagunen bizi kalitatea hobetzeko gakoak eskaintzea.

Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea berdintasuna@zumaia.eus helbidean edo 943 86 50 25 (luzapena 404) telefonoan. 

Ikastaroaren egutegia

  • Otsailak 21 eta 28
  • Martxoak 7, 14, 21
  • Apirilak 11, 18, 25

Saio guztiak 15:00etatik 17:00etara egingo dira. Hizlaria Kontxi Lopez Soria izango da, gizarte hezkuntzan diplomatua eta emakumeentzako jabetze eskoletan formatzailea.