Pirritx, Porrotx eta Marimotots: 15:00etako saiorako sarrerak, eguerdian Alondegian salgai

Baleike 2018ko ots. 12a, 09:27

Ludotekan egingo den festarekin eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunarekin amaituko dira aurtengo Inauteriak, Zumaian. Bi emanaldi eskainiko dituzte pailazoek: 17:30eko saiorako sarrerak agortuta daude; 15:00etarako oraindik geratzen dira sarrera. 

Goizeko 11:00etatik eguerdira arte Alondegia kultur etxean izango dira salgai. Emanaldiaren aurretik, Maria eta Jose ikastetxeko aretoko atean jarriko dira salgai.