Errepublika eta Gerra garaiko emakumeen egoera aztertu dute Oxforden

Baleike 2018ko ots. 9a, 13:37

Emeek emana erakusketaren zabaltzearekin batera, Zumaiako Herri Eskolako Batxilergoko ikasleek Aritza Saenz del Castillo Velasco EHUko historian doktorearen hitzaldia entzun dute gaur Alondegiko Oxford aretoan. Doktore honen ikerketa-ildo nagusiak historia sozialaren inguruan eta emakumeen eta generoaren historiaren inguruan ardazten dira. Gaurko hitzaldian, emakumeek Bigarren Errepublikako eta 1936ko Gerra garaian bizi izan zuten egoera kontatu du doktoreak.