Pailazoek astelehenean 17:30ean emango duten saiorako sarrerak agortu dira

Baleike 2018ko ots. 9a, 11:38

Astelehenean Maria eta Josen Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bi emanaldi egongo dira, eta agortu egin dira 17:30eko emanaldirako sarrerak.

15:00etarako berriz, badaude sarrerak eta turismo bulegoan egongo dira salgai bihar, larunbatean (10:00-14:00 + 16:00-19:00), eta igandean goizez soilik (10:00-14:00). Hortik aurrera, 15:00etarako sarrerak geratuz gero, Maria eta Joseko aretoaren sarreran bertan salduko dira astelehenean, emanaldiaren aurretik.