Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiak antolatutako traineru estropadan izango da Telmo Deun apirilaren 14an

baleike 2018ko ots. 9a, 11:11

Datorren apirilaren 14an, arraun denboraldia hasteko gutxi gorabehera hilabete faltako denean, Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiak 100 urte betetzen dituela eta, traineru estropada antolatu dute Donostian.

Aitor Manterola kazetariak bere twitter kontuan jakinarazi duenez, datorren apirilaren 14an, Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiak 100 urte betetzen dituela eta, traineru estropada izango da Donostian. Hiru txandetan jokatuko da estropada eta hauek izango dira parte hartuko duten taldeak:

Lehen txandan: Getaria, Zarautz, Mutriku.

Bigarren txandan: Zumaia, Donostiarra, San Pedro.

Hirugarren txandan: Orio, San Juan, Hondarribia.

Lau luze eta hiru ziabogetara jokatuko da estropada.