Beheko Plazak abestuko du igandeko meza

Baleike 2018ko ots. 9a, 09:19

Lourdesko Amaren eguna da igandean eta zenbait gaixo izango dira 11:00etako meza nagusian. Elizkizuna Beheko Plaza abesbatzak kantatuko du eta, besteak beste, Jen Paul Lecot, Gotzon Aulestia eta Iker Gonzalezen obrak kantatuko ditu. Gonzalez bera izango da organista.