Lehen sorospeneko eta ur sorospeneko ikastaroak emango ditu Gurutze Gorriak Lubakin

Baleike 2018ko ots. 8a, 16:40
Argazkia: www.cruzvermella.org

Gipuzkoako Gurutze Gorriak antolatuta, lehen sorospeneko eta ur sorospeneko ikastaroak emango dira Zumaian, Lubaki kiroldegian. Otsailaren 23tik aurrera emango dira ikastaro hauek. 

Lehen sorospenen ikastaroa otsailaren 23tik martxoaren 16ra bitartean emango da; desfibriladoreen inguruko ikastaroa martxoaren 17an emango da, eta itsas sorospenekoa martxoaren 23tik apirilaren 21era.

Informazio gehiagorako 943 325 902 telefono zenbakira deitu daiteke.