Open Lab Urola Kosta elkarlanerako lekua da, nahi duenarentzat ateak zabalik dituena; esperimentatu, ikertu eta sortzeko lekua, teknologia digitalak, makina eta erremintak eta prototipoak egiteko eta azkar fabrikatzeko makinak erabiliz. Dibulgaziorako lekua ere izango da, tailerrak, ikastaroak eta workshopak antolatuko baitira. Horretaz gain, partekatzeko eta sortzeko lekua da, DIY filosofian oinarrituta (do it yourself, egin zerorrek). Amaitzeko, ekintzailetza sustatzeko lekua ere bada, ezagutzak, asmoak eta ideiak partekatu eta ideia berriak garatzeko.
Astelehenetik aurrera dago zabalik ordutegi honekin: astelehenetik ostiralera 17.00-21:00; larunbatetan 10:00-13:00.
Informazio gehiago hemen.