Euskaraldia Zumaian

'Euskara, bestela ez gara' zikloak Euskaraldia izango du oinarri

'Euskara, bestela ez gara' zikloak Euskaraldia izango du oinarri

Otsailaren 14an hasiko da aurtengo Euskara, bestela ez gara zikloa. Aurtengo ekimenak lau saio izango ditu, eta Euskaraldia izango da bere oinarria. Lehen saioa datorren asteazkenean izango da, hilaren 14ean, Alondegiko Oxford aretoan. 

Udaleko Euskara Zerbitzutik adierazi dutenez, Euskaraldia izango da aurtengo zikloaren oinarria eta lau saioetatik hiru, Kike Amonarrizen hitzaldia eta Euskaltzaleen Topaguneak gidatutako bi lan saioak, horren inguruan joango dira. Aurrez, euskarak Zumaian azken urteotan izan duen bilakera eta egungo egoera aurkeztuko ditu Imanol Azkuek. 

Egutegia

Otsailak 14: Euskara gara Zumaian, Imanol Azkue Ibarbia.

Otsailak 21: Euskarak 365 egun Zumaian, Kike Amonarriz.

Abiatze saioak, Euskaltzaleen Topaguneak bideratuta:

Otsailak 28: Prest?

Martxoak 7: Goazen!

Erlazionatuak

11 egunez euskaraz hitz egiteko erronkari aurre egin nahi dio Euskaraldiak

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra gauzatuko den proiektu honetan herrigintza eta administrazioa elkarren eskutik helduta joango dira. Zumaian, ekimen ...