Zumaiako Caritasen oharra

Zumaiako Caritas 2018ko urt. 29a, 15:14

Ohar honen bidez, Zumaiako Caritasek, Gabon Koruari eta Gabon arratsaldez bere diruaz lagundu ziguten zumaiar guztiei esker beroena adierazten diegu. Bildutako 3.591€ak behartsuen laguntzara zuzenduko dira. 

Bide batez, asteartetan erropategian eta ostiraletan gai sozialetarako arratsaldeko 19:00tatik Apaizetxean gaituzuela gogoratzen dizuegu.