Espainiako Olinpiar Batzordeak emandako intsignia jaso du Iñigo Peñak

Baleike 2018ko urt. 29a, 09:29

Iazkoa denboraldia bikaina izan zen Iñigo Peña piraguista zumaiarrarentzat. 2016an Rioko joko olinpikoetan diploma olinpikoa eskuratu ondoren, iaz urrezko eta brontzezko domina bana irabazi zituen Bulgarian jokatutako Europako txapelketan, eta Munduko Kopako bi proba ere irabazi zituen, Francisco Cubelosekin. 

Espainiako Olinpiar Batzordeak (COE), 2017an kirolariek egindako lana txalotzeko, intsigniak banatu berri ditu. Iñigo Peñak atzo jaso zuen berea, Espainiako Piraguismo Federazioak ospatutako urteko galan.