[BIDEOA] Imanol Yeregi Izustarriko olatua otzantzen

Baleike 2018ko urt. 27a, 17:09

Ostegun honetan abisu horia eman zuten, bai barrualdean elur arriskuagatik, bai kostaldean olatuengatik. Aritz Aranburu surfista zarauztarra eta Imanol Yeregi zumaiarra ez ziren beldurtu eta Orroagan sartu ziren uretara Izustarriko olatuetan surf egitera. Unai Bordak jaso zituen bi lagun hauen maniobrak.