Urteko lehen odol ematea egin zen asteazkenean, Zumaian. Azken aldian izandako emaileen gorakadaz ohartuta, ordubete lehenago hasi ziren elkartekoak txandak banatzen. Oraingoan ere ez dute zumaiarrek hutsik egin eta 97 emate izan ziren arratsaldean zehar, eta, elkartetik adierazi dutenez, hamar emaile berri izan ziren.