Lanbidek diru-laguntzak emango dizkie ekintzaileei, enpresa ideiak aztertzeko eta enpresa berriak sortzeko

Baleike 2018ko urt. 25a, 11:21

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-laguntza deialdia egin du beren enpresa sortzeko asmoa duten ekintzaileentzat. Diru-laguntza horiek Urola kostako Udal Elkartearen bidez eskatu eta kudeatu behar dira.

Bi diru-laguntza mota daude:

  1. Enpresa ideia aztertzeko diru-laguntzak sustatzaileentzat: gehienez 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko.
  2. Enpresa berria sortu eta alta emateko diru-laguntzak: gehienez 1.500 eurokoa izango da.

Eskabideak egiteko epea honakoa da: otsailaren 8tik otsailaren 14ra (eguerdiko 12:00ak arte). Eskaerak Urola Kosta Udal Elkartean aurkeztu behar dira.

Informazio-saioa otsailaren 7an

Deialdiaren xehetasunak azaltzeko informazio saioa egingo dugu: 

  • Eguna: otsailak 7
  • Ordua: 10:00etan euskaraz; 11:00etan gaztelaniaz
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Saioan parte hartzeko izena eman behar da aurrez, 943890808 zenbakira deituta.

Hemen duzue deialdi honen inguruko informazio zabalagoa.