Beheko Plaza jubilatuen elkarteak batzar orokorra egingo du otsailaren 7an

Baleike 2018ko urt. 24a, 14:01
Argazkia: Arritxu Bidasoro

Beheko Plaza jubilatu eta pentsiodunen elkarteak batzar orokorra egingo du otsailaren 7an, asteazkena, 17:30ean lehen deialdian, eta 18:00etan bigarrengoan. Batzarra Hogarreko bigarren solairuan egingo da. 

Eguneko gaiak honakoak izango dira:

1. Lehendakariaren agurra.

2. 2017ko batzarraren oniritzia.

3. Kontuen egoera.

4. Jardueren laburpena.

5. Biltzar berrikuntza.

6. Erregu/Galderak.