Urriko iraultza eta gaurko Euskal Herriaz hitzaldia ostiralean Gaztetxean

baleike 2018ko urt. 24a, 11:57

Urtarrilaren 26an, ostiralean, 18:00etan, 'Urriko iraultza eta gaurko Euskal Herria' izenburupean, hitzaldia izango da Gaztetxean Zumaiako Ernaik antolatuta.

Bi hizlari izango dira: alde batetik, Iraitz Agirrek, ikuspegi feminista batetik, emakumeek iraultzan izandako papera izango du hizpide, eta beste aldetik, Eneko Compainsek, iraultza gaur eta hemen kokatuko du.