Victor Ullate Ballet dantza konpainiako zuzendari artistikoa izango da Lucia Lacarra

baleike 2018ko urt. 23a, 10:27
'The key' pelikula promozionatzeko erabilitako argazkia.

Dantzari gisa konpainia honetan hazitakoa da Lacarra, eta Ullaterentzat ohore bat da zumaiarrak kargu hori hartzea. Hurrengo denboraldian hasiko da zeregin honetan, irailean.

Eduardo Laok 17 urtetan izan duen kargua hartuko du irailean Lucia Lacarra dantzariak. Hain zuzen, Victor Ullate Ballet dantza taldeko zuzendari artistikoa izango da. Dantzari gisa bertan hazitakoa da zumaiarra; maila internazionalean ezaguna egin aurretik, dantza konpainia honetan egin zituen hainbat urte.

Victor Ullate Fundazioak iragarritako prentsa oharrean Lacarrak adierazi duen moduan, “ohore handia da kargu hau hartzea. Orain arte ikasi eta ikusi dudan guztia jaso eta belaunaldi berriei erakusteko momentu egokia dela iruditzen zait”. Konpainia honetan dantzari gonbidatu gisa jarraituko duela ere azpimarratu du zumaiarrak (dagoeneko bi denboraldi egin ditu), eta nahiz eta kargu berriaren eginkizuna gogorra izango den, “prestatuta eta ilusio askorekin sentitzen naiz”, aitortu du.

Victor Ullaterentzat bere aldetik, “Luciak ballet konpainia hau zuzentzeko erronka hartzea ohore bat da guztiontzat, eta batez ere niretzat. Garai honetako dantzaririk onenetakoa da, ahalmen fisiko handiarekin eta interpretaziorako gaitasun bikainekin”, nabarmendu du.