Hondakin handi gisa hartzen dira tresna eta altzariak, hala nola, etxebizitza berritu edo aldatzearen ondorioz herritarrek baztertzen dituzten etxeko altzari eta ekipamenduak:
- Altzariak.
- Etxeko tresna elektrikoak, handiak eta txikiak.
- Informatika eta telekomunikazio ekipoak, kontsumorako aparailu elektronikoak.
- Erabili ezin diren etxeko bestelako tresnak.
Gogoan izan:
- Debekatuta dago maneiatzeko bitarteko mekanikoak (garabiak, poleak...) behar dituzten hondakinak edo bere horretan garraiatu ahal izatea ezinezko egiten duten hondakinak uztea.
- Debekatuta dago hondakin handiekin batera bestelako hondakinak uztea, bereziki eraikuntzako obra txikietako hondakinak, etxeko konponketa eta berritze lanetako hondakinak, pneumatikoak...
- Nahi izanez gero, hondakin handiak garbiguneetara eraman daitezke.
Hondakin handiak edukiontzien eremuetan utzi behar dira 20:00etatik 22:00etara. Zumaian ostegunetan jasoko dira hondakin hauek.