2018/01/25 22:00etan

Zinema

Alanis

Alanis
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria: Anahi Berneri. Aktoreak: Sofia Gala, Dante Della Paolera, Santiago Pedrero, Dana Basso, Silvia Sabater. Iraupena: 82 minutu. Generoa: Drama.Herrialdea: Argentina. Urtea: 2017.

Alanis prostituzioan aritzen den ama bat da. Haur txiki bat du, eta Giselarekin bizi da, Buenos Airesko apartamentu batean. Bizilagunak kexatu egingo dira, eta bi inspektore agertuko dira haien etxera; haien kontrako salaketa jartzearekin batera, etxetik botako dituzte. Izebarekin bizitzera joango da Alanis, eta etorkizunean zer egin erabaki beharko du.