Astelehenean jarriko da martxan hondakinak biltzeko sistemaren inguruko arreta eta informazio zerbitzua

Baleike 2018ko urt. 19a, 11:36

Hondakinak biltzeko sistema berria ezarpen fasean barneratu da eta otsailarekin batera sartuko da indarrean. Urola Kosta osatzen duten bost udalerrietako herritarrak errefusaren eta organikoaren edukiontziak ireki ahal izateko txartelak jasoko dituzte beren etxeetan gutun bidez (urtarrilaren 24tik aurrera). Ezarpen fase honetan, otsailaren 15era arte errefusaren eta hondakin organikoen edukiontziak zabalik egongo dira (txartelik gabe irekitzeko), baina otsailaren 15etik aurrera txartela beharko da. 

Urtarrilaren 22tik martxoaren 2ra bitarte herrietan finkatuko diren arreta eta informazio zerbitzuak herritar orori sortzen zaizkien galderak erantzun eta zalantzak argitzeko baliagarri izango dira. Horrekin batera, datozen egunetan eskualdeko postontzi guztietan hondakinak bereizten laguntzeko eskuorria banatuko dute. Horrez gain, Udal Elkarteko webgunean hondakinak sailkatzeko hiztegia kontsultatu ahal izango da. 

Zumaian harreta zerbitzua honako leku eta ordutegietan izango da:

Astelehenetik ostiralera, 

  1. 9:00-14:00 Udaletxean.
  2. 17:00-19:30 Beheko plazako gizarte zentroan (Hogarrean).