'El gran showman' pelikula emango da asteburuan Aita Marin

Baleike 2018ko urt. 19a, 09:37

Hugh Jackman, Michelle Williams eta Zac Efron buru dituen El gran showman pelikula emango da asteburuan Aita Mari zinean. 

Sinopsia:

Ringling Bros zirkuaren sortzaile Taylor Barnumen bizitza kontatzen du filmak, eta indar handia jartzen du zirkuko ikuskizun musikaletan. Barnum familia hazten ari da New Yorken, bizimodu apalez. Aberatsa izatearekin amets egiten du gizonak. Itsas konpainia batean egiten du lan, baina bota egingo dute, taldearen ontzi nagusia ondoratu egin delako ekaitz batean. Orduan, banku batean mailegua lortuko du, konpainiaren hondoraturiko ontzia berme gisa erabilita. Diruarekin, munstroen museo bat zabalduko du.

Ordutegia:

Ostiralean, 22:15ean; larunbatean, 19:30ean eta 22:15ean; igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.