Sofa hirukotea Euskadi Irratiko 'Arratsean' saioan izan da

Baleike 2018ko urt. 18a, 17:35

Jonbe Martinez eta Kepa Izeta zarauztarrek, eta Imanol Sesma zumaiarrak osatutako Sofa hirukoteak iaz atera zuen bere bigarren diskoa, Sofa II izenekoa. Ordutik makina bat kontzertu eman ditu eta iazko diska onena bezala ere aukeratu izan dute. Atzo Euskadi Irratiko Arratsean irratsaioan elkarrizketatu zituzten. Hemen entzun dezakezue.