Agiro mendia ezagutzeko ibilaldia hilaren 28an egingo da

Baleike 2018ko urt. 18a, 16:35

Agiro mendiko ondarea ezagutzeko ibilaldi gidatua pasa den igandean, hilaren 14an, zen egitekoa, baina, eguraldi txarra zela medio, bertan behera geratu zen. Itziarko Auzo Udalak beste data bat jarri du ibilaldia egiteko: urtarrilaren 28a.

Ibilaldian parte hartzeko aurrez izena eman beharko da 626 710 441 (Xabier) telefonora deituta, edo arbiltxo@hotmail.es helbidera idatzita.

Hemen duzue ibilaldiaren inguruko informazioa.