2018/01/27 10:30ean

hitzaldia

Hitzaldia: Amatasuna eta aitatasuna guztion ardura da

Hitzaldia: Amatasuna eta aitatasuna guztion ardura da
Aita Mari aretoa, Zumaia

MeitaiMaitieren eskutik, urtarrilaren 27an, Laura Gutman izango da Aita Mari zinean amatasunaren eta aitatasunaren garrantziaz hitz egiten. Hitzaldia 10:30etatik 14:00etara izango da. Izen emateak 50 euro balio du, eta meitiamaitie-ren webgunean egin behar da.

"Hizketaldi irekia izango da. Gure egi emozionalari elkarrekin aurre egiteko, haurrak izan ginenean bizitakoa ulertzeko, bizitako horrekin zer egin genuen jakiteko, eta batez ere, zer egin dezakegun gaur zibilizazio gozoagoa, samurragoa, lagungarriagoa, solidarioagoa eta ekologikoagoa lortzeko", aipatu dute antolatzaileek.