Kostako errepidea itxi dute Zumaia eta Zarautz artean

Baleike 2018ko urt. 17a, 18:02

Egunotako itsas denboralea dela-eta abisu horia eta laranja emanda dago. Kostaldean olatu handiak espero direla-eta, arriskuak ekiditzeko, Trafiko Zuzendaritzak kostako errepidea ixteko erabakia hartu berri du Zumaia eta Zarautz artean. 

Bitartean, A8 autopista edo Meagako errepidea erabili beharko dute autoen erabiltzaileek.