Zumaiako turismo eskaintza Fiturren erakutsiko da

Baleike 2018ko urt. 17a, 16:08

Gaur zabaldu da Madrilen Fitur, Espainia eta mundu mailako turismo azoka garrantzitsuenetakoa. Zumaiako turismo eskaintzak ez du aurten ere hutsik egin eta Euskadiko standean emango da bertako informazioa. Aurten, gainera, euskal kostaldea iragartzeko San Telmo eta labarretako irudi bat aukeratu dute. Oier Korta alkatea eta Esti Irureta turismo teknikaria izan dira Fiturreko lehen egunean.