Abisu horia eman dute olatuengatik arratsalderako, eta laranja bihar goizerako

Baleike 2018ko urt. 17a, 15:52
Argazkia: Imanol Azkue

Kantauri itsasoa astintzen ari den denboraleagatik abisu horia ezarri dute datorren orduetarako. Hala, gaur, 16:00etatik 18:00etara izango da abisua abian, itsasgorarekin (17:10ean izango da) batera. Olatuek sor ditzaketen kalteengatik eman dute abisu hau: 5-6 metroko olatuak espero dira, 17 segundoan behin.

Itsasoko denborale honek ez du baretzeko itxurarik eta, bihar, goizeko itsasgorarekin (05:22etan) batera, berriro abisu laranja ezarriko da: 04:00etatik 07:00etara bitartean izango da abian. Ordu horietan 5 metroko olatuak aurreikusten dira, 18-19 segundoan behin. 

Bihar arratsaldean ere, 17:00etatik 19:00etara, abisu horia dago emanda. 3,5-4 metroko olatuak espero dira 17 segundoan behin.

Abisu hauek direla-eta, kontuz ibiltzea gomendatzen da.