Kotxe bat irauli da Aita Mariko ikastetxearen alboan

Baleike 2018ko urt. 16a, 13:07

Ezbeharra goizeko 9:15ak aldera gertatu da Aita Mari auzategian, bertako ikastetxearen alboan. Gaizki aparkatuta zegoen kotxe bat lurrazpiko garajeetara eramaten duen arrapalara erori da. 

Une horretan haurrak eskolara eramaten ari ziren zenbait lagun inguratu dira bere laguntza eskaintzera. “Kotxea 90 graduko angeluan geratu da eta iraultzeko arriskua zegoela ikusita, eta barruan bi ume eta emakumea zeudela, kotxea eustera hurreratu gara”, adierazi digu laguntzera hurreratu den herritar batek. Lehenbizi bi haurrak atera dituzte eta ondoren emakumea atera da. Denak autotik atera ondoren irauli da autoa. Garabi baten laguntzarekin atera dute kotxea arrapalatik. 

Zuzenketa: albistea zuzendu egin dugu. Kotxea irauli zenean barruan jendea zegoela argitaratu genuen, baina Informazio okerra zen. Kanpoan zeuden ordurako. Barkamena eskatu nahi dugu sortutako nahasmenagatik.