Txapelketa ezberdinetako partidak jokatuko dira asteburuan Aitzurin

baleike 2018ko urt. 16a, 10:31

Ostiraletik igandera bitartean, Gipuzkoako, Euskadiko eta Iparraldeko ligei dagozkien 11 partida jokatuko dira guztira.

Zesta punta eta eskuzko hamaika partidaz jositako asteburua izango da Aitzurin. Ostiral arratsaldean ekingo zaio asteburu aberats honi hiru partidekin. 19:00etan hasita, Iparraldeko txapelketari dagokion zesta puntako partida izango da. Infantil mailako Zumaia eta Danok Bat taldeak izango dira aurrez aurre. 20:00etan, aldiz, infantil mailako Gipuzkoako txapelketari dagokion zesta punta partida izango da Zumaia 2 eta Zumaia 4-ren aurka. Ondoren, maila eta txapelketa bereko beste partida izango da Zumaia 1, Beotibarren aurka.

Larunbat goizean, berriz, eskuzko partidak jokatuko dira. Guztiak Gipuzkoako ligako jardunaldiak. Partida hauek 10:30ean hasiko dira:

- Zumaia eta Lapke 2: kadeteak 1. maila.

- Zumaia eta Eple: nagusiak 2. maila.

- Zumaia eta Eple: nagusiak 1. maila.

Arratsaldean, lau partida izango dira. Lehenengo biak Gipuzkoako ligako eskuzko partidak izango dira, eta azkenengo biak zesta puntako Euskadiko ligak. Hala, 16:00etan, alebin 2. urteko Zumaia eta Hernani 5 lehiatuko dira. Ondoren, infantilen txanda izango da: Zumaia eta Azkoitia. Azkenik, zesta puntako Euskadiko ligako bi partida jokatuko dira, 17:00etatik aurrera. Nagusien mailako partidak dira biak: Gernika 2, Markina 1-ren aurka lehendabizi, eta ondoren, Zumaia 1, Hondarribiaren aurka.

Amaitzeko, igandean, alebin mailako zesta puntako partida izango da 11:00etatik aurrera. Zumaiarrek Danok Bat 1-ren aurka jokatuko dute.