Zumaiako batelak bost onenen artean sailkatu dira maila guztietan, Ligako lehen jardunaldian

Baleike 2018ko urt. 15a, 18:35

Gipuzkoako batel ligako lehen jardunaldia jokatu zen atzo, Trintxerpen, Pasaiako badiako kanalean. 100 bat ontzik hartu zuten parte guztira liga lau mailatan: infantil, kadete, jubenil eta seniorretan. 

Eguraldi petralari aurre egin behar izan zioten arraunlariek. Gaztetxoenei dagokionez, atzokoa izan zuten beraien lehen estropada, eta ez zen baldintza onenetan jokatu. Erlojuaren aurka jokatu ziren estropadak.

Telmo Deun arraun elkarteak atzokoaren balorazio ona egiten du. Izan ere, bost onenen artean sartu sailkatu zituen batelak maila guztietan. Emaitza onenak kadete eta jubenil mailako mutilenak izan ziren: hirugarren sailkatu ziren beraien mailatan. Neskak, bosgarren izan ziren, bai kadetetan, bai jubeniletan. 

Hurrengo bi jardunaldiak hilaren 27an eta 28an izango dira, biak ere Pasai Donibanen. 

Hemen dituzue lehen jardunaldiko sailkapenak. 

Gipuzkoako Batel Liga 2018-Txintxerpe by baleike on Scribd