Euskadiko Automobilismo Federazioak 2017ko sariak banatu ditu Zumaian

Baleike 2018ko urt. 15a, 09:40

Euskadiko Automobilismo Federazioak emandako sari-banaketa ekitaldia egin zen larunbatean Zumaian, Maria eta Jose ikastetxeko aretoan. Ekitaldi hasieran bideo bat erakutsi zen, denboraldiaren laburpen gisa eta ondoren banatu ziren sariak. Ehun bat lagunek jaso zituzten garaikurrak. 

2017. urteko txapeldunak hauek dira:

  • Asfaltoko rallyen Euskadiko txapelketa: Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola (BMW M3).
  • Lurreko rallyen Euskadiko txapelketa: Unai Arregi eta Sergio Gil (Seat Ibiza Cupra).
  • Rallysprinteko Euskadiko txapelketa: Enrike Barrenetxea, Arando eta Anartz Onaindia (Mitsubishi EVO IX).
  • Sport erregularitateko Euskadiko txapelketa: Asier Santamaria eta Isaias Bringas (VW Golf GTI).
  • Mendiko Euskadiko txapelketa: Aitor Zabaleta (Lola BMW), jarleku bakarrekoan, eta Bruno Scherer (Porsche 911 GT3 Cup), turismo motakoan.
  • Slalomeko Euskadiko txapelketa: Raul Perez (Speedcar Xtrem).