'Blai, gazteon telebista'-ren estreinaldia ikusteko aukera izango da, igandean, Gaztetxean

Baleike 2018ko urt. 12a, 14:29

Blai, gazteon telebistaren estreinaldia egingo da igande honetan, 20:00etatik aurrera. Zumaian, Torreberri Gaztetxean jarraitzeko aukera izango da. 

Gazteraiki topaketetatik irtendako proiektuetako bat da Blai, gazteon telebista. Lau saio izango ditu: fikzioa, mahai-ingurua, Late Night bat eta bideoklipak. Lau saio hauetarako grabaketak iazko udan egin zituzten.

Hemen duzue ekimen honen inguruko informazioa.