Zozkatu ditugu asteburuko antzezlanetarako sarrerak

Baleike 2018ko urt. 11a, 19:09

Asteburu honetan bi antzezlan izango dira Aita Mari zinean: ostiralean, 22:00etan, Idiot txou komedia, eta, igandean, bi emanalditan, Alizia lurralde miresgarrian haur antzerkia. Ostiraleko saiorako eta igande eguerdiko emanaldirako sarrerak zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Hona hemen saridunak:

Idiot txourako: Alfredo Zabaleta, Isaak Aranberri eta Marije Sorazu.

Alizia lurralde miresgarrianerako (eguerdiko 12:00etarako saiorako): Migel Zubimendi, Itziar Mora eta Araitz Zubimendi. 

Aita Mariko leihatilan izango dituzue sarrerak zain.