Hazilan programaren bosgarren ediziorako izen-emateak gaurtik aurrera

Urola Kostako Udal Elkartea 2018ko urt. 11a, 11:43

Eskualdeko gazte langabeentzako programa da, konpetentziak landu eta enpresetan praktikak egiteko. Izen-emateko aukera gaurtik hilaren 26 arte izango da. Informazio-saioa urtarrilaren 19an egingo da.

Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN PROIEKTUAren bosgarren edizioa jarri du martxan. Orain arte egin ditugun 4 edizioetan 62 pertsonek hartu dute parte eta gaitasun sozioprofesionalak landu ondoren, laneratzeko prozesuak egin dituzte enpresetan (praktikak, prestakuntza lanpostuan, proiektuak...). Parte hartu dutenen %50 prozesuan zehar edo amaitu eta 6 hilabeteko epean laneratu da.

Oraingo hau bosgarren edizioa da eta 2018ko otsailean hasi eta uztailean amaituko da. Programak bi fase edo atal izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea, zeharkako konpetentziak lantzeko eta, ondoren, KOKATU edo LANEKIN fasea, enpresetan praktikak egiteko.

Informazio gehiago, hemen.