Zumaia, National Geographicen aldizkarian eta The Guardian egunkarian

Baleike 2018ko urt. 10a, 19:42

Honek ez du etenik. Zumaia gero eta ezagunagoa da nazioarte mailan, natura eta paisaia aldetik, balio geologikoagatik, edota, eta hau aurreko guztiarekin lotuta doa, inguru honetan pelikula eta telesaila arrakastatsuak grabatu direlako. 

Zumaia bi argitalpen garrantzitsuetan agertu berri da. Batetik, National Geographicek ateratzen duen Viajes aldizkarian Donostia eta Gipuzkoako kostaldearen inguruko erreportajea argitaratu dute. Erreportajea zabaltzeko San Telmo ermita, Itzurun eta labarrak agertzen diren argazki eder bat aukeratu dute. 

The Guardian egunkari britainiarrak, berriz, Five gorgeous short hikes in Europe izeneko artikulua argitaratu du. Bertan, Europan zehar egin daitezken bost ibilbide laburren berri ematen du @themanwhohikedtheworld Instagramerrak. Ibilbide horietako bat Zumaia eta Deba artekoa da, flyschean zehar. Txundituta ageri da egilea eta Game of Thrones telesaila inguru horretan grabatu izana normaltzat jotzen du.