Darahliren aldeko zesta punta jaialdirako sarrerak salgai daude dagoeneko

Baleike 2018ko urt. 10a, 16:26

Sahararen aldeko zesta punta jaialdia jokatuko da urtarrilaren 27an Aitzuri frontoian, 19:00etatik aurrera. Bi izango dira jokatuko diren partidak. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Lehen partidan Zumaiako Zesta Eskolako gazteek jokatuko dute. Bigarrenean, berriz, Iñaki Osa Goikoetxeak eta Gotzon Enbilek, Egiguren eta Irastorzaren aurka jokatuko dute. 

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 10 euroan, Zumaiako turismo bulegoan, Aitzuri frontoian, Lubaki kiroldegian, Sei zortzi taberan eta BQD Bidaiaken.